Power Point ariketa
Lehenengo hiruhilekoan egin beharreko lana.
HELBURUA:Lehen mailan egindako ateraldien (zaldiak, kanoak...) erreportaia Power Point aurkezpen baten bidez Prestatu.
LANAREN PROZESUA:
Ordenadorean hasi aurretik zer erran nahi duzun eta zer diapositibetan banatu nahi duzun antolatu beharko duzu. Horretarako hainbat irizpide kontutan hartu beharko dituzu:
- Diapositiba bakoitzak daukan testua ez da luzeegia izan behar ikuslea aspertu ez dadin.
- Irudi bat txertatzen baduzu (argazkiak Ikastolako blogean aurkitzen ahalko dituzu www.zigandaleihotik.blogspot.com helbidean “Argazkiak Flickr” atalean) diapositiba batean testuarentzako oso leku gutxi geldituko zaizu.
- Aurkezpena atsegina egiteko ahalik eta baliabide aberatsak eta ugariak erabiltzen saitu beharko duzu: Clipart-eko irudiak, WordArteko izen buruak, audio grabaketak, bideo grabaketak, Internetetik jeitsitako objektuak (irudiak, bideoak... etab.).
- Aurkezpena atseginagoa egiteko txertatu dituzun objektu batzuk anima ditzakezu.
- Aurkezpena atseginagoa egiteko, diapositiben transizioa landu beharko duzu.
Aurkezpena luzeegia izan ez dadin, dotzena bat diapositiba baino gehiago ez duzu sortuko.

Zabaldu
del.icio.us
n liburuan, ikasketetan, ongi ibiltzeko eta azterketak gainditzeko errazeta bat ageri da. Honela dio: